jueves, 29 de abril de 2010

KIRIBILTXO MUNDURA ZABALTZEN...


Kiribiltxo artisautza munduari irekitzen... Hona hemen lehengo pausua bloga sortu.

Ezagutzen nauzuenentzat ez dira berriak.
Aluminioa lantzen dut, aluminio anodizatua esaten zaiona. Teknika honi esker aluminioak kolorea hartzen du eta gainera babestu egiten da. Haria da nire lehengaia eta hemendik hasita
bitxikeri ezberdinak egiten ditut; belarritakoak, brotxeak, eraztunak...
Orain arte Bilbora murriztu dut nire lana, hemendik aurrera eta blog honen bitartez nire lana zabaltzea dut helburu.