miércoles, 23 de noviembre de 2011

Gabonetarako prestatzen...


Heltzear daude gabonak... eta hauekin batera kontsumitzeko beharra injektatzen digute edonon...
Kaleak kartelez beteta, etxean korreora heltzen zaizkigu iragarki astunak, telebistan, facebook.... zoratzeko modukoa da...

Baina tira egia da bihotza biguntzen zaigula hainbeste argitxo eta turroiarekin eta maite ditugunei oparitxoak egitea gustatzen zaigula, niri behintzat bai...

Ta hemen nago jo ta fuego dendetan Kiribiltxoz ongi horniturik egoteko... Belarritako, brotxe et eraztunak egiten nabil etxean goxo goxo kanpoan euria hari den bitartean...

Eta aspertuta nagoenean aluminioa lantzeaz, alikateak harkatzagaitik aldatzen dut marrazkitxo bat egiteko...

martes, 8 de noviembre de 2011

Kiribiltxo Prest aldizkarian


Lagunek esaten didate...


Lagunek esaten didate Kiribiltxo web orria oso ondo dagoela, diseinu ederra, kiribiltxoen argazkiak oso ondo eginak, argia... Dana loreak! Ala ere lagunak direnez kritikak ere jasotzen ditut eta nere burua aurkeztea falta zaidala ere esaten didate. Nor dagoen forma, zomorro eta kolore horien atzean..Ba ara! kasu egingo diet eta aspaldian ireki nuen blog honetan nire egunerokoak kontatzen saiatuko naiz.
Aldez aurretik esan behar dut ez naizela idazten trebea, nahiago dut eskuak beste edozertan erabiltzea, idazten baino...beraz barkatuko dizkidazue akatsak.
Hasiera bat emateko Deustuko Prest aldizkarian egin zidaten elkarrizketa igoko dut. Errazagoa egiten zait beste pertsona baten begietatik neure burua aurkeztea...
Beno hau irakurri baduzu, eskerrik asko arreta jartzeagatik, eta laster arte!