martes, 8 de noviembre de 2011

Lagunek esaten didate...


Lagunek esaten didate Kiribiltxo web orria oso ondo dagoela, diseinu ederra, kiribiltxoen argazkiak oso ondo eginak, argia... Dana loreak! Ala ere lagunak direnez kritikak ere jasotzen ditut eta nere burua aurkeztea falta zaidala ere esaten didate. Nor dagoen forma, zomorro eta kolore horien atzean..Ba ara! kasu egingo diet eta aspaldian ireki nuen blog honetan nire egunerokoak kontatzen saiatuko naiz.
Aldez aurretik esan behar dut ez naizela idazten trebea, nahiago dut eskuak beste edozertan erabiltzea, idazten baino...beraz barkatuko dizkidazue akatsak.
Hasiera bat emateko Deustuko Prest aldizkarian egin zidaten elkarrizketa igoko dut. Errazagoa egiten zait beste pertsona baten begietatik neure burua aurkeztea...
Beno hau irakurri baduzu, eskerrik asko arreta jartzeagatik, eta laster arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario